1/1

1. PARTAIDEAK

Lehiaketan Euskal Herriko taldeek edota jatorri euskal herritarra duten taldeek parte hartu ahal izanen dute. Aipatu musika taldeek ezin izango dutela diskoetxeren batekin indarrean dagoen kontraturik izan. Autofinantzatutako lan diskografikoak dituzten musika taldeak ez dira kanpo geldituko. Talde bakoitza izen bakarrarekin aurkez daiteke, nahiz eta taldekideak, maila pertsonalean, beste talderen baten partaide izan daitezkeen. Aurkezten dituzten abestietan euskerak duen presentzia positiboki baloratuko da. Aurkezten dituzten abestietan ez dira letra sexistarik, homofoborik, arraziztarik, xenefoborik onartuko.

2. IZEN EMATEAK

Lehiaketan izen ematea oinarri hauen aurkezpenarekin batera irekitzen da eta 2022ko Martxoaren 4ean, 15:00ean bukatuko da. Izen ematea www.gasteizkotxosnak.eus helbidean egin beharko da. Izena ematen duten taldeek minimo 3 abesti (horietatik bat euskaraz izan beharko da) eta maximo 5 abesti (horietatik bi euskaraz izan beharko dira), taldekideen datuak eta izen ematea egiten duen pertsonaren datuak biltzen dituen inprimakia beteko dute. Inprimaki www.gasteizkotxosnak.eus webgunean topatu ahalko da.

3. KANPORAKETA FASEA

Antolakuntzak jasotako materialaren bitartez gauzatuko du kanporaketa fasea. Martxoaren 4ean jasotako material guztia aztertu ondoren, 8 talde sailkatuak izango dira. Martxoaren 10etik Martxoaren 20ra www.gasteizkotxosnak.eus webgunean 8 sailkatuen hartean ikuslegoaren bozkak jasota finalerako lehen taldea aterako da. Beste hiru taldeak GASTEIZKO TXOSNAk hautatuko ditu. Finalera heltzen diren 4 taldeetatik bat, ikuslegoak hautatutakoa izango da. Beste hiru taldeak GASTEIZKO TXOSNAk erabakiko ditu. Gutxienez bat Arabarra eta beste bat emakumearen presentzia duena.

4. FINALA

Finalerako sailkatzen diren 4 taldeek, antolakuntzak Jimmy Jazz Gasteiz aretoan Apirilaren 7an programatuko duen kontzertu batean, zuzenean, joko dute. Emanaldi bakoitzaren iraupena gutxienez 15 minutukoa eta gehienez 20koa izango da, iraupen hau gainditzen bada emanaldia geldituko da. Epaimahaia musikari batez, ekoizle batez eta GASTEIZKO TXOSNAeko antolakuntzako kide batek osatuko dute.

5. SARIAK

Lehiaketaren irabazleak 500 euroko saria jaso eta Gasteizko txosnetan aritzeko aukera izango du.

6. LEGEA

Antolakuntzak ez du bere gain hartuko plagiorik, aurkeztutako abestien letra zein musikaren gaineko egile-eskubiderik, ezta legearen beste edozein urraketa ere. Eta, bertsioen kasuan, epaimahaiaren balorazioa baxuagoa izanen da.

GTXBL-kartela22_JPG.jpg

7. EKOIZPEN PROPIOAK

Musika talde bakoitzak, gutxienez, bere ekoizpeneko 3 abesti aurkeztu beharko ditu eta emanaldiaren gainontzeko denbora bertsioekin osatu ahal izanen du.

8. EKOIZPEN PROPIOAK

Parte hartzen duten musika taldeek, euren irudi eskubideak eta baimena emango dute abestiak edota kontzertuak komunikabide desberdinetan zabaltzeko, beti ere lehiaketaren garapenaren barruan eta inoiz ez antolaketaren aldetik erabilera komertziala egiteko.

9. OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak, musika talde parte-hartzaile guztien aldetik oinarrien onarpena dakar, baita antolaketa batzordearen eta epaimahaiaren erabakien onarpena, zein hauen kontrako erreklamazio guztiei uko egitea ere. Parte hartzeak, aldi berean, ekitaldiaren ezaugarriak, bere egitura eta antolaketaren onarpena ere badakar.

22.png
Agrupar.png
gasteizkotxosnak.png
arinkaprodukzioak.png
JJlogo.png