top of page

FAQ

|ohiko galderak

BENGALAK

Erabat debekatuak daude bengalak edo edozein motatako prirotekniak.

GALDUTAKO OBJETUAK

Txosnagune osoan topatzen diren galdutako objetu guztiak Entxosnatu karpara eramango dira. Zerbait galtzekotan egunero 17:00-08:00 ordutegi bitartean bertatik pasa zaitez.

ALKOHOLA

Txosnaguneko barretan 18 urtetik beherakoei ez zaie alkoholdun edaririk zerbitzatuko.

KONPROMISOA INGURUMENAREKIN

Gasteizko Txosnagunea berdea da, ingurunearekin izan dezakegun inpaktuak arduratzen gaitu eta errespetuz jokatu nahi dugu harrera egin digun Gasteizko herriaren inguruarekin. Jarrera bera hartzera animatzen zaitugu. Horretarako edukiontzi berezituak egonen dira gune guztian zehar. Modu egokian erabili itzazu!

 

 

BOLONDRESAK

Gasteizko Txosnak bolondresen auzolanari esker antolatzen da. Txanda egiten duten pertsonek, bolondres moduan lanean daude. Egiten ari diren lana errespetatu, kasu egin eta lasaitazunez zure txanda espero.

LITROAK

Txosnagune barruan  litroak ekiditzea eskertuko genizueke. Gure barretan eskatzera animatzen zaituztegu. Prezio herrikoiek ditugu. Kontutan eduki barretan ateratako diruarekin hurrengo urteko programazioa eta ekintzak lotuko direla.

 

LISKARRIK EZ!

Txosnagunean ez da inongo liskarrik onartuko. Edozein liskarretan parte hartzen duen pertsona oro kanporatua izanen da.

 

PRENTSA

Gasteizko Txosnen akreditazio prozesua irekita egonen da datozen hilabeteetan. Zuen akreditazioa eskatzeko komunikazioa@gasteizkotxosnak.eus helbidera idatzi behar duzu, izen-abizenak, NAN, lan egiten duzun hedabidea eta lan-postua.
Zure eskaria onartua izatekotan, mezu bat jasoko duzu akreditazioa eskatzeko erabili duzun korreoaren bitartez.
Jaialdian hedabide bezala akreditatzeko beharrezkoa da azaltzea zein kobertura emanen diozun jaialdia eta aurreko argitalpenak helaraztea ere eskertuko da.
Zentzu honetan, lehentasuna izanen dute aurretik jaialdiaren inguruan aritu diren hedabideak. Gasteizko Txosnek inguruko egitaraua, ordutegiak eta programazio guztia erraztuko du.
Akreditazioak abuztuaren 1ean banatuko dira, eta lortzeko NANa erakutsi beharko da.
Email kontaktua: komunikazioa@gasteizkotxosnak.eus
Prentsa idatzia: gehienez bi hedabide bakoitzeko.
Telebista: gehienez hiru hedabide bakoitzeko.
Irratia: gehienez bat hedabide bakoitzeko.
Online: gehienez bi hedabide bakoitzeko.
Prentsa akreditazioak ez du kamerinoetara sartzea ahalbidetzen. Antolakuntzak akreditazioa ken liezaioke arauak errespetatzen ez dituen pertsonari.

Edozein zalantza duzula idatzi info@gasteizkotxosnak.eus helbidera. Bertan erantzun bat bilatzen saiatuko gara.

bottom of page