Gaur egun, 40. urtemugan, Gasteizko Txosnak kolektibo ezberdinek osatzen dituzte. Kolektibo hauek haien lana esparru ezberdinetan burutzen dute: antidesarrollistak, ikasle mugimendua, komunikazio alternatiboa, internazionalismoa, euskararen defentsa, errepresioaren kontrako lana, eskubide sozial eta politikoak,…
Jai-eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egiten dugu. Egoera honen aurrean, gure jarrera argia da, gure parte-hartzeko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugun bitartean, lanean gogor jarraitzen dugu, gero eta ekimen gehiago antolatuz, momentu honetan dugun eremua indartzen saiatuz eta parte hartu nahi duen guztiari ateak irekiz.